Malerreka kantuz eta Niala magoa Beintzan izanen dira larunbatean

Niala magoak ikuskizuna eskainiko du larunbat arratsaldean.

Magoaren emanaldiaren ondotik txokolatea banatuko dute arratsaldean

Larunbat honetan, abenduak 2, bi ekitaldi antolatu dituzte Malerrekako Mankomunitateak eta Beintza-Labaiengo Udalak. Batetik Malerreka kantuz ekimenari Beintzako plazan emango diote hasiera eguerdiko 12etan. Bestetik, haurrendako ikuskizuna, arratsaldeko 4:30ean izanen da Beintzako frontoian. Bertan Niala magoak eskainiko du bere ikuskizuna. Emanaldia eta gero txokolatada izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun