Luis Gardek dioen bezala, «agian “murruaren” edo “harresiaren” sinboloa litzateke garrantzitsuena liburu honetan, hain justu gure gizartean “harresia” sinbolo izatetik eguneroko errealitate izatera igaro delako. Beste herrialdeetatik eta etorkinengandik babesten gaituzten hesiak, alanbre arantzadun eta xaflez hornituak; sare sozialetako “murruetan” jartzen ditugun irainak edota aurreiritziz betetako azaleko ideiak… Beldurrak harresitutako Identitateen garaian gaude, zeinean bestea, aurrean dagoen hori, gutarra ala barbaroa den».
Liburu honekin, Bale Zuria argitaletxe berria ere estreinatuko da. Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso eta Pello Otxotekok jarri dute martxan Bale zuria, urtean bi edo gehienez hiru olerki-bilduma publikatzeko asmotan.