Berriz ere bestetan dantza saioa eskaintzeko prestatzen hasiak dira Beintza-Labaiengo emakumeak

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 28a, 12:51

Berriz ere entsaiatzen hasteko afari batean bildu dira Beintza-Labaiengo emakumeak. Argazkia: Arantxa Iturralde

Ostiralero entsaiatzen hasiak dira eta afari batean ere bildu dira

Beintza-Labaiengo bestetan eskaini zuten dantza saioa izan zuen arrakasta ikusita, hasiak dira dagoeneko herriko emakumeak dantza saio berriak prestatzen. Ilusioz eta gogoz aritzen dira dira ostiralero egin ohi dituzten entsaioetan, eta heldu den abuzturako berriro emanaldi polit bat emateko asmotan dabiltza, igantziarra den Olaia irakaslearen eskutik. Emakumeen dantza talde honek, beraien jardunaldiei, elkarrekin egindako afari batekin eman diote hasiera azaroan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun