Hondakin zerbitzuek zozketatutako 300 euroak Zubietara joan dira azken hiruhilekoan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 24a, 11:10

Amets Inda Sunbillako alkatea eta Miren Edurne Arbelaitz sariduna, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan.

Miren Edurne Arbelaitz Hernandorenak lortu du laugarren eta hondar saria 

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietan banatutako Hondakinen egutegiak daraman zenbakiarekin, urtero bezala, hiruhilabetero zonaldeko dendetan gastatzeko 300 euroko erosketa txartela zozketatzen dute. Aurtengo laugarren eta hondarreko saria Malerrekara joan da eta Zubietako Miren Edurne Arbelaitz Hernandorenak irabazi du.

 

Argazkian, sariduma ageri da, Malerrekako Mankomunitateko presidentea den Amets Inda Sunbillako alkatearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun