Iker Vicentek hirugarrenez irabazi du Nafarroako aizkora txapelketa nagusia

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 20a, 10:36

Iker Vicente txapelarekin, finalean parte hartu zuten bertze lau aizkolariekin batera.

Doneztebeko ferietan egindako jaialdian Jon Rekondo leitzarra bigarren izan zen eta Mieltxo Mindegia zubietarra hrugaren

Nafarroako maila nagusiko aizkora txapelketako finala jokatu zen aaroaren 17an, ortzirale arratsean, jendez gainezka zegoen Doneztebeko Ezkurra frontoian. Ez zen ezusterik izan eta Otsagiko Iker Vicentek hirugarren aldiz jantzi zuen txapela. Jon Rekondo leitzarrak eta Mieltxo Mindegia zubietarrak osatu zuten podiuma. 

 

Iker Vicentek 32 minutu eta 37 segundo behar izan zituen lau kana-erdiko, 60 ontzako bertze lau eta bi oinbiko mozteko. Hasieratik bukaerara jaun eta jabe izan zen eta bi minutu eta erdi baino gehiago atera zion txapeldunorde izan zen Jon Rekondo leitzarrari (35:15). Mieltxo Mindegia zubietarra hirugarren izan zen (36:48). Laugarren postua Ruben Saralegi leitzarrak eskuratu zuen (38:44) eta bosgarren postua, lehen finalean, Zigako Joxean Etxeberriak lortu zuen (39:41).

 

Apustua

Finala akituta, Luis Txapartegi gipuzkoarrak desafioa bota du. Euskal Herriko bigarren mailan aurten aritu den edozeini bota dio, Ruben Saralegiri izan ezik. Euskal Herriko lehen mailako finaleko lanera jokatuko luke (lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko) eta azaroaren 23an, ortzegun arratseko 8etan egonen da Tolosako Kantabriko ostatuan zain.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun