«Aurten hasi gara ready made estiloarekin lanean eta jendea harrituta dago»

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 15a, 09:45

Jose Luis Urtxulutegi doneztebarrak, ready made estiloan egiten ditu artelanak.

Jose Luis Urtxulutegi I Betimuga factoryko kidea

Anitz dira feria egunean ikusten ditugun artisau doneztebarrak, anitz ikusten digun artelanak... Oraingo honetan, ordea, Jose Luis Urtxulutegik, Betimuga Factoryko kide den doneztebarrak,  arte estilo baten berri eman digu: ready made deritzona. Ready made «XX. mende hasieran Estatu Batuetan Marcel Duchamp-en eskutik sorturiko arte-estiloa da». 

 

Horren sorkuntzak arte ikuspegiaren iraultza eragin zuen gizartean, «ordura arte, eskultura, arkitektura eta pinturara lerratzen baitzen artea». Iraultzaren ardatza burua astinduz aurkitutako gauzei ordura arte eman ez zitzaion zentzua eta erabilera ematean laburbiltzen da: «gauzok indus­trian edo egunerakotasunean erabiliak izaten ahal dira, egokituak ala ez, baina bere testuin­gurutik ateratzean, funtzioa aldatzean dago gakoa». Aurten hasi da Urtxulutegi halako proiektu batean: «betidanik gustatu izan zaizkit museoak eta eskulanak baina orain, bertzeen arrimuan, sortu zait honetarako aukera». Ordu luzez lan eginagatik, landatutakoaren uzta jasotzen ari omen dira dagoeneko. Irailaren 23an hasi zen erakustaldia, Zugarramurdiko Sorginen Museoan eta jende anitz hurbildu da geroztik. Guztiak «harrituta ateratzen dira». Eguberriak arte esku zabalik hartuko omen dituzte bisitariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun