Azaroaren 11n, goiz eta arratsaldez Doneztebeko karriketan ikusi ahal izan ziren autoak. Ibilbidea, berriz, Labaien eta Orokieta artean egin behar izan zuten, joan-etorria bi aldiz. Lau txanda eta 62,8 kilometro osatu behar zituzten denera.
Joseba Beola eta Joxelu Iratzokik (Mitsubishi EVO X) irabazi zuten; bigarren postua Joseba Lasa eta Maitane Martiarenak (BMW M3) eskuratu zuten eta hirugarren postua Asier Jaunsaras eta Ander Marizkurrenak (Peugeot 306).
Sari banaketaren ondotik omenaldia eskaini zioten antolatzaileek Donamariko Javier Mariñelarena ‘Mariñe’ri, Nafarroako Automobilismo Federazioan egindako lan guztia eskertuz, baita gazteei Malerrekako Rallysprint-a antolatzen laguntzeagatik. Hain zuzen, 0 ibilgailuarekin ibili zen gidari, Jorge Mariñelarena iloba kopiloto zuela.