Parte-hartzaileek lau txanda osatu beharko dituzte, horietako bi NA-4040 errepideko 13,100 kilometroan hasi eta Doneztebe-Saldias lotzen dituen NA-4114 errepideko 2,500 kilometrora bitarte, 15,7 kilometro eta bertze biak alderantzizko norabidean. Denera, 62,800 kilometro eginen dituzte.
Larunbat goiz goizetik kotxe zaleak txapelketa horrekin gozatzeko aukera izanen dute. 08:00etatik 10:00etara eginen dituzte egiaztapen administratiboak El Cafe ostatuan eta teknikoak Santa Luzia plazan. Onartutako ibilgailuen aurkezpema 10:30ean eginen dute Ameztia karrikako parke itxian. Lehen partehartzaileak 12:10ean izanen du irteera eta lehen txanda akitzerakoan hasiko da bigarren txanda, bertze norabidean. Arratsaldeko 3:10ean hasiko da hirugarren txanda eta segidan laugarrena.
Gaur gaurkoz Aitor Lozano dago Nafarroako Rally txapelketako sailkapen buruan 428 punturekin; Joseba Beola etxalartarrak parte hartu dituen lau karrerak irabazi dituen arren bigarrena da 352 punturekin eta Asier Almandoz hirugarren (342 puntu, sei karreratan). Joxe Mari Mikelperizena hamahirugarren da, 112 punturekin.