San Migel ikastetxeko lau irakaslek aurkeztutako proiektua aurkezpen saioetarako aukeratu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 9a, 08:24

Leire, Itziar, Sara eta Maider, proiektuaren aurkezpenean

Nafarroako eskola kontseiluak antolaturiko XX. berrikuntza proiektuen aurkezpen jardunaldietan, San Migel ikastetxeko Itziar Irigoien, Leire Mariezkurrena, Maider Irazoki eta Sara Gartziak “Robotak gure munduan” proiektua aurkeztu zuten. Deialdira Nafarroa osoko 80 proiektutik goiti aurkeztu ziren, eta 8 aukeratu dituzte, artean Doneztebeko San Migel ikastetxeko irakasleek eginikoa.

 

 

Bee-bot robotekin programatuz, hainbat dira proiektuak jorratzen dituen alderdiak: Hizkuntza komunikazioa, gaitasun digitalari, matematika gaitasuna eta zientzia eta teknologiari loturikoak. Proiektuaren izaera berritzailea Europako Agenda Digitalaren (‘Alfabetatze, trebetasun eta inklusio digitalak hobetzea’) lan ildoari jarraiki eraiki dute. Era berean, proposamenak pedagogia eta didaktikaren arloan Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan dauden esperientzia urriak osatzeko bideak urratzea du helburu. Ikasleak etapa horretan robotika eta pentsamendu konputazionalaren didaktikan trebatzen hasiak izaki, disziplinartekotasuna ardatz, sormen eta pentsamendu kritikoari heltzeko aukera ematen duen proiektua sortu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun