Sari potoloekin dator aurten ere Erreka Elkartearen Eguberrietako saskia

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 3a, 14:15

Abenduaren 20an eginen dute zozketa Doneztebeko elkartearen egoitzan 

Urtero bezala, Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Eguberrietako saski paregabea osatu du urtean zehar egiten dituen jarduerak finantzatzeko eta txartelak herriko denda eta ostatu gehienetan paratu ditu salgai.  

 

Aurten ere sari potentea dela adierazi dute elkartetik: 200 euroko balea Doneztebarrak Mekartari eta Zerbitzu elkarteko saltokitan gastatzeko, Roomba errobot-aspiradora, asteburuko ateraldia bi pertsonentzat, ordenagailu eramangarria, mendi bizikleta, telebista, bi pertsonendako degustazio-menua Argiñano jatetxean, eskuz binakako pilota txapelketarako hiru sarrera, hutsean ontziratzeko makina, ardoa, urdaiazpikoa, likoreak…

Erreka elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkie saskia osatzen lagundu duten komertzio eta establezimendu guziei. Zozketa abenduaren 20an izanen da, arratseko 8etan Erreka elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun