Goizean goizik musikaz alaituko dituzte Doneztebeko karrika bazterrak eta Xirrikituen jostunen eskutik, Amatxiren istorioak entzuteko aukera izanen dute etxeko ttikienek, 10:30ean, Santa Luzia plazan. 11:30ean, berriz, Euskal Herria-Eskozia-Katalunia mahai inguruan bilduko dira, erabakitzeko eskubidea izanen delarik hizpide.
Eguerdiko 14:00etan bazkaria izanen dute. Arratsaldean, 18:00etan, berriz, gazteendako jokuak eta elektro-txaranga (19:00etatik aitzin) izanen dira. Akitzeko, gauean kontzertuak izanen dira, Joseba Irazoki, Bide Bakarra, Nekez eta Tirri-Teryren eskutik.