Basajaun hizpide izanen dute Donezteben urriaren 27an Patziku Perurenarekin

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 25a, 06:52
Basajaun hizpide izanen du Patziku Perurenak ortzirale arratsean Doneztebeko liburutegian.

II. Udazken Literarioaren baitan, ortziralean 20:00etan liburutegian

Urriaren 27an Basajaun pertsonaiari buruzko solasal­dia eskainiko du Patziku Perurenak. Hitzordua ortziralean 20:00etan izanen da, liburutegian. Perurenaren emanaldia II. Udazken Literarioren barrenean kokatu behar da. 

 

Aipatu behar da bertako idazlea den Luis Gardek aurkeztuko duela Patziku Perurena eta bien artean bideratuko dutela solasaldia. Dagoeneko bi idazle pasatu dira liburutegian ziklo honetarako hostoz betetako alfonbra koloretsutik: Elixabet Badiola eta Tiburtzio Arraztoa.

Azarorako bertze bi hitzordu polit badira: Lau estazio, lau emozio emanaldi poetikoa (Ortzi Oihartzabal bibolin jolea eta Jon Garmendiarekin)  eta Miren Lantzen Gogoratzen nauzuenetan. Abenduan, berriz, Luis Gardek bere poema liburu berria aurkeztuko du (Barbaroak baratzean) eta Iñaki Perurenak Harria maitasun historia emanaldia eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun