Malerrekako Kultur Birak klown ikuskizuna eramanen du urriaren 21ean Elgorriagara

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 20a, 08:41
Pepa ta Kutxo klown bikoteak emanaldia eskainiko du Elgorriagan larunbat arratsaldean.

Pepa eta Kutxo bikotearen ikuskizuna larunbat arratsaldeko 6etan Kultur Etxean

Malerrekako Mankomunitateko Euskara  Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Biraren bosgarren edizioa antolatu dute. Urriaren 21ean, larunbat arratsaldeko 6etan Pepa ta Kutxo bikotearen klown ikuskizuna izanen da Elgorriagako Kultur Etxean.

Pepa ta Kutxo Klown ikuskizuna da, bertan honakoelementu hauek nahasten dira: pailazo klasikoen jokoak, mimoa, antzerki parte-hartzailea, objektuen antzerkia, absurdoren antzerkia…

 

Urriaren 28an Legasan

Urriaren 28an, azkenik, Ameli ipuin-kontalaria izanen da Legasako eskolan: larunbatean 11:00etan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta 12:30ean, 7 urtetik goitikoentzat. Ameli ipuin kontalaria herriz herri, ipuinak ametsekin josten aritzen den neska gaztea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun