Ezkurrako jubilotekaren lehen saioa urriren 4an egin zuten, eta abendura bitarte luzatuko da, asteazkenero 10:00etatik 12:30era jubilotekan.
Ekitaldi bakoitzean bi arlo garrantzitsu lantzen dituzte. Hasteko, helduentzako gimnasiari eskaintzen diote ordu bat inguru eta, gosaldu ondoren, psikomotrizitate fina, memoria eta logika lantzeko zenbait ariketa egiten dituzte.
Hamar herritar apuntatu dira eta asko giro goxoa izaten dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!