Aipatu behar da bertako idazlea den Luis Gardek aurkeztuko duela Patziku Perurena eta bien artean bideratuko dutela solasaldia. Dagoeneko bi idazle pasatu dira liburutegian ziklo honetarako hostoz betetako alfonbra koloretsutik: Elixabet Badiola eta Tiburtzio Arraztoa.
Azarorako bertze bi hitzordu polit badira: Lau estazio, lau emozio emanaldi poetikoa (Ortzi Oihartzabal bibolin jolea eta Jon Garmendiarekin) eta Miren Lantzen Gogoratzen nauzuenetan. Abenduan, berriz, Luis Gardek bere poema liburu berria aurkeztuko du (Barbaroak baratzean) eta Iñaki Perurenak Harria maitasun historia emanaldia eginen du.