Larunbat arratsaldeko 5etan DJ Porru haurrei zuzendutako ikuskizuna izan zen frontoian eta jende asko bertaratu zen, eguraldi ederrak lagundurik.
Gaueko 9etan triki-bertso afaria izan zen Barranka ostatuan. Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariek eta Oihana eta Oihana trikitilarien musikarekin alaituta, hainbat herritarrei masailak gorritu zizkien giro ederra sortu zen.
Afaria berandu arte luzatu zen eta umore ederrean bukatu zen.
Elgorriagan eta Legasan azkenak
Urriaren 21ean, larunbat arratsaldeko 6etan Pepa ta Kutxo bikotearen klown ikuskizuna izanen da Elgorriagako Kultur Etxean.
Urriaren 28an, azkenik, Ameli ipuin-kontalaria izanen da Legasako eskolan: larunbatean 11:00etan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta 12:30ean, 7 urtetik goitikoentzat. Ameli ipuin kontalaria herriz herri, ipuinak ametsekin josten aritzen den neska gaztea da.