Elgorriagako Ostatuan, Doneztebeko Titi Ostatuan eta Legasako Kattalinen eman daiteke izena, 2 euro ordainduta.
Larunbat goizeko 10etan abiatuko da kiroldegitik
Gure esku dago dinamikaren baitan, Malerrekako Aunitz eskuetan taldeak erabakitzeko eskubidearen aldeko Bizikleta martxa antolatu du urriaren 14an. Larunbat goizeko 10etan abiatuko da Doneztebeko kiroldegitik Bertizko parkeraino, bertan ekitaldia eta talde argazkia eginen dute eta, ondoren, berriro Doneztebera itzuliko dira. Titi ostatuan luntxa izanen dute.
Elgorriagako Ostatuan, Doneztebeko Titi Ostatuan eta Legasako Kattalinen eman daiteke izena, 2 euro ordainduta.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.