Malerrekako Kultur Birak Ezkurran du geltokia urriaren 14an

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 10a, 12:38
Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin ariko dira kantari larunbat arratsean Ezkurran.

Larunbat arratsaldean DJ Porru ikuskizuna eta gauean triki-bertsoa-afaria izanen da Barrankan

Malerrekako Mankomunitateko Euskara  Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur biraren bosgarren edizioa da eta honetan ere programazio erakargarria eskaini nahi izan diete Malerrekako eta inguruko bizilagunei. Larunbatean, bi ekitaldi izanen dituzte Ezkurran.

 

Urriaren 14an, Ezkurran bi ekitaldi izanen dituzte. Larunbat arra­tsaldeko 5etan DJ Po­rru, bereziki haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarria izanen da. Familia giroan ongi pasatzea da Dj Porruren helburua, abesti eta dantzekin. Arratseko 8etan berriz, triki-bertso-afaria eginen dute Barranka Ostatuan, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin ber­tsola­rie­kin. Izen-ematea urriaren 10a bitarte egin da iteke948 615098an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun