Egun handia igandea izan bazen ere, larunbatean Errioxako ardoaren dastaketa berezia eta Xalbador Arotzenaren omenez onddo kaxuela lehiaketa egin zuten.
Igande goizean, kofradien kalejira eta ibilaldia egin zuten kofradiako kide berriek bainuetxetik herriraino, Zubietako joaldunen laguntzarekin. Onddo ikusezinen bilketa ere egin zen eta mezan Santa Maria la Real ahots baxuen Abesbatzak kantatu zuen.
Kofrade berriak
Ondotik kofrade berrien izendapena egin zen. Zubietako joaldunak eta txaranga karrikaz karrika ibili ziren eta emakumezko aizkolariek erakustaldia ere egin zuten. Eguerdian, kofradien eta gonbidatuen artean ohiko onddo kaxuela lehiaketa egin zen frontoian, Juanito Mariezkurrena zenaren omenez. Ondotik, onddoz betetako saskiak eta sari ezberdinen zozketa egin zen, baita onddo eta Nafarroako produktuen dastaketa ere.