Mago xistera batean ipuin hauts batzuk, magia pixka bat eta txiste tantta batzuk nahasten baldin baditugu Sergio de Andresekin batera, magikoki ilusioz beteko gara eta ederki barre egingo dugu. Eta untxia aurkitzen duenak itzuli diezaiola, gizajoak azkenekoan galdu eta ez du geroztik aurkitu.
Urriaren 14an, Ezkurran bi ekitaldi izanen dituzte. Larunbat arratsaldeko 5etan DJ Porru, bereziki haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarria izanen da. Familia giroan ongi pasatzea da Dj Porruren helburua, abesti eta dantzekin. Arratseko 8etan berriz, triki-bertso-afaria eginen dute Barranka Ostatuan, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin. Izen-ematea urriaren 10a baino lehen egin behar da 948 615098an.
Urriaren 21ean, larunbat arratsaldeko 6etan Pepa ta Kutxo bikotearen klown ikuskizuna izanen da Elgorriagako Kultur Etxean.
Urriaren 28an, azkenik, Ameli ipuin-kontalaria izanen da Legasako eskolan: larunbatean 11:00etan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta 12:30ean, 7 urtetik goitikoentzat. Ameli ipuin kontalaria herriz herri, ipuinak ametsekin josten aritzen den neska gaztea da.