Big Gourmand Michelin saria Donamariako Bentarentzat

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 4a, 07:25

Donamariako Benta sukaldari eta langileak gastronomia kritikariekin, jatetxea Logis katean sartu zenean 2012an.

Bilboko Azkuna Zentroan izan zen sari banaketa eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako zein Kantabriako hainbat jatetxe saritu zituzten

Donamariako Bentak Big Gourmand Michelin saria jaso zuen irailaren 29an Bilboko Azkuna Zentroan, Michelin eta Mahou/San Migelen eskutik. Kalitatea eta prezioa ardatz dituen saria jasotzeko baldintza 35 eurotik beheitiko eskaintza bat izatea da. 

 

Donamariako benta Luzuriaga-Badiola familiaren proiektua da. Bertako sukaldaria Haizea Luzuriaga da.  Donostiako Luis Irizar eskolan ikasi ondotik, Bergarako Koldo Lasan zein Ibizako La Masia d’en Sort jatetxean ibilia da. Besteak beste, Japonia, Mexiko, Italia eta Grezian izan da, kultura gastronomikoak ezagutzen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun