Errekako Emakume Korrikalari taldeak sasoi berriko lehen bilera izanen du urriaren 2an

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 2a, 07:13

Erreka EKTko emakumeak, herriko krosean. Aurten ere korrika egiteko aukera eskainiko dute taldean.

Astelehen arratseko 8etan Erreka elkartearen egoitzan

Errekako Emakume Korrikalari Taldeak (EKT) berriz ere martxan jarri nahi du. Horretarako, korrika egiten hasi nahi duten edo korrika egitea gustoko duten emakumeak taldean bidu eta eta astean behin kirolaz gozatzeko eskaintza luzatu nahi dute. Lehenbiziko bilera urriaren 2an, astelehen arratseko 8etan eginen dute Erreka elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun