Zirku tailerrak martxan jarri nahi dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 29a, 07:45

Malabareak, akrobaziak eta zirkuko bertze hainbat kontu landuko dituzte.

Asteartetan 16:30etik 18:30era izanen dira 

2017-18 ikasturtean Donezteben ohikoak diren ikastaro eskaintzez gain, aipatu behar da zirku tailerrak ere antolatu direla. Tailerrak 4 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Malabareak, akrobaziak, oreka, akroporteak… landuko dituzte. Tailerra hiru hilabetez eskainiko da, urritik abendura bitarte (50 euroko kostua du).  

 

Hitzordua asteartetan arratsaldeko 4:30etik 6:30era. Aisialdia era dibertigarrian pasatzeko aukera; arreta, psikomotrizitatea, eta oreka landuz eta hainbat koreografia dibertigarri sortuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun