Mendi Ttiki abesbatza sortzeko bilera eginen dute irailaren 29an Donezteben

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ira. 26a, 13:07
14 urte baino ttikiagoei ere abesteko aukera eskaini nahi die Mendi Abesbatzak.

Malerrekako 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua 

Malerrekako 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta Mendi Ttiki abesbatza sortzeko asmoa dute, Mendi Abesbatzaren babesean. Proiektua aurkezteko bilera irailaren 29an, ortzirale arratsaldeko 4etan eskainiko dute Ruth Etxebestek eta Itziar Irigoienek Mendi abesbatzaren lokalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun