Duela bi aste hil zen 13 urteko mutikoa gogoan, omenaldia egin zion igande eguerdian Doneztebe Futbol Taldeak familiari. Talde horretako kidea baitzen saldiastarra. Ekitaldian bonsai bat oparitu zioten familiari, baina salatu dutenez, norbaitek lapurtu egin zuen kotxetik. Gertaera igandean 13:30 aldera gertatu zen Donezteben eta hartu duenari bueltatzeko eskatu diote, «balio ekonomikoa baino haundiagoa delako bonsai horrek duen balio sentimentala».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.