Joaldunen eguna irailaren 23an ospatuko dute Iturenen

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 21a, 06:58
Iturengo Joaldunek bere besta eguna izanen dute larunbatean.

Aitor Mendiluze eta Jon Maia ariko dira bertsotan larunbateko bazkarian

Iturengo txoko guzietan joare soinuaz gozatzeko aukera izanen dute irailaren 23an eginen den Joaldunen egunean. Urtero bezala, larunbat goizean joaldun eta trikitilariak Ameztia auzoan barna ibiliko dira baserriz baserri eta 14:00etan herriko plazan, Julen Kañamares eta Mieltxo Mindegiaren arteko aizkora apostua ikusteko aukera izanen da. Ondotik bazkaria izanen da Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. 15:00etan bazkaria izanen da herriko plazan eta eguna ongi bukatzeko, arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Salaberriren eskutik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun