Sunbillako tunelean txandaka bidea emanen dute datozen hiru hilabetetan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 18a, 07:55

Tunela Europako araudira egokitzeko lanak eginen dituzte iraialren 18tik aitzinera 

Irailaren 18tik, astelehenetik hasita eta hiru hilabetez, trafikoan eragina izanen duten lanak eginen dituzte Sunbillako tunelean. Europako araudira egokitzeko lanak eginen dituzte denbora honetan eta semaforoen bitartez, txandaka bidea emanen dute Irun alderako bidetik.

 

Herrilan Zuzendaritza Nagusitik, ibilbide luzeak egiten dituzten ibilgailuei A-15 autobidea edo N-1 errepidea hartzeko aholkua eman dute, izan daitezkeen trafiko pilaketak saihesteko.

Europako araudiak Sunbillako tunela egokitzea eskatzen du eta lanak abuztuaren 1ean hasi baziren ere, orain arte ez dute mozketa egin beharrik izan.

Lan hauekin, likido toxikoen eta sukoien drenatzea eta suteak itzaktzeko sistema egokitu nahi dituzte, baita etengabeko argindar hornidura sistema egokitu ere. Lehen hilabeteetan Irun alderako norabideko karrila libratuko dute eta azken astean, abendu erdialdera, trafikoa Iruña alderako bidetik joanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun