Oizek irabazi ditu gazte eta gaztetxoen laxoa txapelak

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 18a, 07:28

Gazte eta gaztetxo mailako laxoa txapelketetako finalistak, sariak jaso ondotik.

Igandean Doneztebeko Bear-Zanan jokatutako finaletan, gaztetxo mailan Doneztebe Bri nagusitu zitzaion eta gazte mailan, Arraioz-i 

Laxoa Elkarteak antolatutako gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketan finalak jokatu dituzte igande arratsaldean Doneztebeko Bear Zana pilota plazan. Gaztetxoetan Oiz eta Doneztebe B eta gazteetan Arraioz eta Oiz izan dira finalista eta bietan oiztarrak nagusitu dira.

 

Gaztetxo mailako finala igande arratsaldeko 4etan hasi zen. Oizekin Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Markel Leatxe eta Aimar Ariztegi aritu ziren eta Doneztebe B taldearekin David Mitxeo, Eneko Maylin, Ander Ruiz eta Erik Garcia. Oizek 9-5 irabazi zion Doneztebe Bri, baina, lehen jokoetan batez ere, berdintasun handia izan zen eta 4-5era bitarte doneztebarrak aitzinetik ere ibili ziren, baina azken bortz jokoak Oizek egin zituen segidan. (0-1, 1-1, 1-3, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 9-5).

 

Gazte mailan oiztarrak errazago

Gazte mailako finala jokatu zuten segidan. Arraiozekin Eki Etxandi, Josu Etxandi, Urki Etxandi eta Mikel Organbide ariko dira. Oiz taldean, Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiarzabal ariko dira.  Kasu honetan, beti aitzinetik ibili ziren oiztarrak eta nagusitasunez lortu zuten txapela (2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 8-2, 8-3, 9-3).

Jende anitz izan zen plazan eta giro ezin hobea. Txapelak eta trofeoak banatzen Nerea Telletxea Doneztebeko udal zinegotzia eta Rufino Polido, Nafarroako Pilota Federazioko kidea izan ziren.

Txapelketari bukaera emateko, pilotari, guraso eta zaleak merendu-afari batean elkartu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun