Larunbatean egun osoko ospakizuna izanen dute eta igandean moto-ibilbidea eta hamaiketakoa
Basurde motorzaleen Peñaren besta irailaren 16 eta 17an ospatuko dute Donezteben. Larunbatean 10:00etan izena eman eta 12:00etan ibilbidea eginen dute. Ondotik, herriko ostatuetan poteoan ibiliko dira eta gero bazkaltzera joanen dira. Arratsaldean musika eta iluntzean poteoa izanen dute. Igandean 10:00etan ibilbidea egin eta 12:00etan hamaiketakoa eginda akituko dute besta.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.