Oraindik zutik dirau Iturengo Igerizarretako presak

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 14a, 16:07
Igerizarretako presa, Iturenen.

Irailaren 12an botatzen hastekoak ziren, baina errekaren ur-emari handia dela eta oraindik ez dira hasi

Pirinio aldeko erreka eta ibaien permeabilizazioa bultzatzeko Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Diputazioak elkarlanean garatzen ari diren Life-Irekibai egitasmoaren baitan dago Iturengo Igerizarreta presa botatzea ere. Berez irailaren 12an hastekoak ziren lan horretan, baina oraindik ez dira hasi. 

 

Egun horretan, asteartean, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio, Ingurumena eta Lu­rralde Antolaketako teknikariak izan ziren presa inguruan eta azken egunetako eurien ondorioz ur-emari handia zela eta bertan behera utzi zuten lanen hasiera. Baina behin betiko atzerapena bertzerik ez da eta ezin jakin noiz hasiko diren lanean.

Herrian ere eztabaida sortu da obra honen inguruan. Aurtizko bizilagunek batzarra egin zuten eta hiru mendetako historia duen Igerizarretako presa intereseko ondare izendatzea eskatu zuten ahobatez: «Moldatzea ongi iruditzen zaigu, baina ez botatzea, agindu hori geldiaraztea eskatzen dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun