Zentro berriak ez du ia energia-kontsumorik izanen eta Pulunpa izena izanen du. Inbertsioa 1,4 milioi euro ingurukoa izango da eta lanak 2018an eginen dira.
Zehazki, eraikuntza-lanak 1.290.134,60 euroko gastua ekarriko du, eta horietatik, 1.204.848 euro, obrari dagozkio, eta 85.286,60 euro obra-zuzendaritzako langileen ordainsariari. Hezkuntza Departamentuak dagoeneko proiektuaren idazketa eta eraikuntza-lanen zuzendaritza kontratatzeko espedientea onartu ditu. Horrez gain, ekipamenduaren hasierako zuzkidurarako aurreikusitako gastuak 93.000 eurokoak izango dira, eta urteko gutxi gorabeherako gastua 11.220 eurokoa izango da. Garbiketarako aurreikusitako urteko gastuak 11.995 eurokoak izango dira.
Gaur egungo eraikina 1989. urtean berritu zuten, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako 67 ikasle ditu, sei taldetan banatuta. Ikastetxea Udaletxeko eraikinaren goiko bi solairutan dago, eta udaletxearen sarbide bera du. Horrez gain, gelen barneko antolaketak ez dio erantzuten hezkuntza-erabilera bati.
Lizitazioaren iragarkia Kontratazio Atarian argitaratu da jada.