Gaztelun eskainitako emanaldia hunkigarria izan zen. Maitia nun zira (Sagardia bikoteari eskainita), Haurtxoa seaskan (familiako umeen omenezi) eta askatasuna eta esperantza adierazten dituen Txoria Txori ezaguna abestu zituzten. Gainera, hilerrian ere bi doinu eskaini zituzten bertaratu zirenen laguntzaz: Xalbadorren heriotzean eta Agur jaunak.
Irailaren 17an, Bertizko Parkean eskaini behar duten kontzertuaren programaren zati handiena euskal folkloreko obrek osatuko dute. Horien artean, guziontzat ezagunak diren doinu goxoak izanen dira, Xalbadorren heriotzean eta Baratze bat erraterako, eta baita euskal musika koraleko obra garrantzitsuenetariko batzuk ere. Horien artean Lekarozen hainbat urtez bizi izan zen Aita Donostia konpositore handiak protagonismo berezia izanen du bere bi doinuren eskutik: Alduden gizonik ez eta Hiru txito.