Doneztebeko Agorreta Musika eskolak matrikula epea zabaldu du

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 5a, 10:00

Irailaren 4tik 15era 2017-18 ikasturterako izena emateko bigarren epea zabaldu du Doneztebeko Udalak. Interesatuek irailaren 11ra arte 636669750 telefonora deituta edo esmusidoneztebe@gmail.com helbidera idatzita egin dezakete matrikula. Irailaren 11tik 15era Agorretako bulegoa zabalik egonen da 11:00etatik 13:00etara. Inprimakiak eskuragarri daude Udaleko web orrian (www.doneztebe.eus) eta Musika Eskolan.

Aurtengo ikasturtean akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, perkusioa, pianoa, trikitixa eta txistua ikasteko aukera eskainiko dute. Gainera, 12 urte edo gehiago dituztenek solfeorik gabe musika jotzen ikasteko aukera izanen dute baita instrumentu bat jo edo berreskuratzeko asmoa dutenek ere. Eskaintza osatzeko haur abesbatza ere aukeratu dezakete: musika ikasten ari ez, baina kantatzea gustuko dutenei zuzendua. Aurtengo ikasturtea, urtero bezala, urrian hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun