Partida parekatua aurreikusten zuten, baina nabarmena izan zen Utergak erakutsi zuen nagusitasuna. 30-15 hartu zuen mendean Barrenetxea, eroso jokatzeko aukerarik eman gabe. Huts bakarra egin zuen partida osoan eta erakustaldi paregabeak eskaini, 14-10 irabazten joatetik, 21-12ra igaroz. Partida laburra izan zen, emozio gutxikoa. Utergak mailari eutsi beharko dio Urriza mendean hartu nahi badu. Hain zuzen, larunbateko emaitza berbera jaso zuen markagailuak ligaxkako partidan, baina orduan, Urriza izan zen irabazlea.