Urrizak astebete geldirik egon behar izan du lesio baten ondorioz, baina minik gabe aritu zen. Gaur egungo txapelduna markagailuan aitzinetik izan zen 3-2tik aitzinera, baina ez zuen partida hausteko modurik izan. 22-19 eta 26-22 hurbil izan zuen Ezkurra II, baina 27-23 zirela, pilota garbia huts egin zuen Doneztebekoak eta hor joan zitzaion partida. Sakean ez zuen minik egin Ezkurra gazteak. Piloteoan bai, dotore ibili zen, 14 tanto eginez eta 3 pilota galduz, hauetako bi partida bukaera aldera.