Ostirale arratsaldeko 6etan hasita frontoian bost aizkolari ariko dira lehian, tartean Moises Gogorza herritarra eta Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria
Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko dute abuztuaren 18an, ostirale arratsaldeko 6etan Ezkurrako pilotalekuan. Sanferminetan finalerako txartela lortu zuten bost aizkolariek bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko moztu beharko dituzte.
Xuban Kañamares (Arostegi), Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien), Moises Gogorza (Ezkurra), Iker Gorriti (Uharte Arakil) eta Emilio Garcia (Segovia) ariko dira. Bi lehenbizikoak bigarren mailara igoko dira.
Txapelketa honekin batera, Josetxo Urrutiak harrijasotze erakustaldia eskainiko du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.