Ezkurrako bestetan aizkora desafioa eta txapelketa izanen dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 11a, 13:50

Larunbateko herri bazkariarekin bukatuko dira Ezkurrako bestak.

Amabirjin egunean erakustaldia izango da eta abuztuaren 18an Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala

Hainbat aizkolari eman dituen eta hainbat aizkora zale dituen herrian ezin zitekeen bestela: aizkorak protagonismoa izango du egun handian egingo den erakustaldiarekin eta azken urteetako ohiturari eutsiz, Nafarroako hirugarren mailako txapelketaren finala ere Ezkurran jokatuko da, ostiralean. Baina beste hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte abuztuaren 14tik 19ra.

 

ABUZTUAK 14, astelehena

20:00 Txupinazoa. 21:00 Herritarren arteko afaria. Gauez, dantzaldia Joxe Angelen eskutik.

 

ABUZTUAK 15, asteartea

10:00 Argi soinuak. 12:00 Meza nagusia. 13:00 ­Ortzadar dantza taldea. 18:00 Aizkora apustua: Azurmendi eta Arria, Rekondo eta Irazuren aurka. 19:00-22:00 Joxe Mendizabal. 00:00-02:00 Joxe Mendizabal.

 

ABUZTUAK 16, asteazkena

10:00 Argi soinuak. 10:30 Mus txapelketa. 16:30 Finalerdia eta finala. 17:00 Ipuin kontalaria eta umeen jokoak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Fidelen eskutik.

 

ABUZTUAK 17, osteguna

10:00 Argi soinuak. 11:00-13:00 eta 16:00-18:00 Karts eta puzgarriak. 18:00 Batukada Samba-kara. 19:00 Sagardo pintxo potea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Fidelen eskutik.

 

ABUZTUAK 18, ostirala

10:00 Argi soinuak. 18:00 Aizkora txapelketa: Nafarroako III. Mailako finala. Arra­tsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Angelen eskutik.

 

ABUZTUAK 19, larunbata

10:00 Argi soinuak. 14:00 Joxe Mendizabal. 14:30 Herri bazkaria. 18:00 Txamukos mariatxiak. Arra­tsaldez dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun