85 urteko herritarrak omenduko dituzte Zubietako bestetako egun handian

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 11a, 08:55

Herri Krosa asteazken goizean izanen dute Zubietan.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte herriko bestak Zubietan ere. Astelehen gauerdian arbola altxatzea eginen dute eta joaldunak aterako dira, bertze ekitaldien artean. Egun handian, 85 urteko herritarrak omenduko dituzte, aizkora apustua izanen da eta Ortzadar dantza taldearen emanaldia. Baina bertze hainbat ekitaldi ere prest dituzte.

 

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

20:00 Herriko txistulariak. Ondotik herriko trikitilariak. 21:30 Zopa Handiak Herriko Ostatuan eta Errandonean. 00:00 Arbola altxatzea eta Joaldunak. Ondotik, dantzaldia Fan&Go taldearekin.

 

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

08:00 Diana. 11:00 Meza nagusia. Ondotik, txistulariak, joaldunak, herriko erraldoiak eta buruhaundiak. 12:30 85 urteko herritarrei omenaldia, herriak eskainia. 13:00 Aizkora apustua: Palaxio eta R. Saralegi, P. Mindegia eta M.Mindegiaren aurka. 17:30 Ortzadar dantza taldearen emanaldia. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA

08:00 Diana. 10:30 Herri kroserako izen-ematea. 11:00 Herri Krosa. 12:30 Pilota partidak: Mattin Agesta eta Aitor Agesta, Endika Santesteban eta Oihan Sarratearen aurka. Xuban Ilarregi eta Julen Santesteban, Mikel Mikelarena eta Patxi Loiarteren aurka. 16:00 Mus txapelketa herriko ostatuan. 17:00 Patata tortilla lehiaketa plazan. 17:30 Postre lehiaketa (etxean eginda ekarri behar da). Ondoren, berendua. 18:30 Patata tortilla eta poste lehiaketaren sari-banaketa. Ondoren, Muxikoak plazan. Arra­tsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Angel soinulariarekin.

 

ABUZTUAK 17, OSTEGUNA

08:00 Diana. 11:00 Haurrentzako herri-kirolak eta betiko jokoak. Goizean buruhaundiak herrian barna ibiliko dira. Eguerdian haurrentzako bazkaria. 16:30 Jokulandia. 17:30 Plater tiroketa. 18:30 Haurrendako berendua. 19:00 Zumba. ­Arra­tsal­dez eta gauez ­Hauspolariak ­taldearekin dantzaldia.

 

ABUZTUAK 18, OSTIRALA

08:00 Diana. 11:00 Haurren pilota partidak. 12:00 Helduen pala txapelketako finala. 14:30 Bertso bazkaria, ­Mendiluze eta Sarriegirekin. 16:00 Haurrentzako futbitoa. 17:30 ­Haurren pala txapelketako finala. 21:00 Zingar jatea estalpean (txartelak 4 euro) Arratsaldez eta gauez Dantzaldia Holako musika taldearekin. 02:30 Arbola botatzea bestei ­bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun