Bost bikotetan ariko dira lehian: Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza, Iker Vicente eta Ruben Saralegi, Arria V eta Joseba Otaegi, Donato Larretxea eta Jon Rekondo eta Mikel Larrañaga eta Iñaki Azurmendi. Bikote bakoitzak hamar kanaerdiko eta sei 60 ontzako ebaki beharko ditu.
Ekitaldi berean, Xanta Sousak marka ahalegina egiteko asmoa dauka, 75 kiloko txingak erabiliz esku bakoitzean. Aizkora desafio berezia ere izanen da, gizonezkoa eta emakumezkoa aurrez aurre ariko baitira. Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolari eibartarrak eta Maika Ariztegi aizkolari iturendarrak neurtuko dituzte indarrak. Bihurri esku bakarrarekin ariko da eta Ariztegi bi eskuekin. Emakume batek ez du inoiz halako enbor handirik moztu inoiz plaza batean. Bukatzeko, Aimar Irigoien eta Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a, bi minutuko txandetan 125 kiloko zilindroarekin, eta 112,5 kiloko harri kubikoarekin.