Hamaika emakumeren margolanak zintzilikatuak daude abuztu hondarra bitarte udaletxeko ganbaran
Baztan-Bidasoko emakumeak margotzen izeneko margo erakusketa ikusgai dago Sunbillako Udaletxeko ganbaran, abuztuaren 1etik 30era bitarte, 11:00etatik 14:00etara. Zehazki, Esther Fernandez, Iciar Muñoz, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin, Begoña Durruty, Mila Esteban, Eva Irazoki, Luixa Mujika, Amanda Gonzalez, Blanca Jiménez eta Iciar Mikelperizenaren lanak ikusgai daude.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.