Basozain batzuek Gerra Zibileko lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 8a, 06:56

Doneztebeko San Tiburtzioko presa inguruan topatu dituzten lau pistolak. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Guardia Zibilari eman zizkioten atzo, eta dagozkion probak egingo dituzte  

Bidasoa-Leitzako Mugako Basozain batzuek lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian, Doneztebe inguruan. Armak Gerra Zibilekoak direla ditudi, eta Nafarroako Guardia Zibilaren eta Polizia Judizialaren Atzemandako Armetarako Biltegian entregatu dituzte. Horrela, dagozkion probak egingo dituzte haien jatorria eta historia ezagutzeko.

 

Armak latorrizko kutxa errektangular batean zeuden, lurrez beteriko zaku baten barruan, San Tiburtzioko presaren inguruan. Basozain batek, eremua aztertzen ari zela, aurkitu zuen, urtero egiten den moduan presa hustuta zegoelako.

Normalean armada naziak erabiltzen zituen Alemaniako bi pistola dira: 9 mm-ko Luger parabellum bat, zurezko kirten-azalekin eta bi kargagailurekin, eta 9 mm-ko Colt labur bat, bakelitazko kirten-azalekin eta bi kargagailurekin; baita FB Random Vis bat, Polonian egindakoa, 9 mm-ko luzera duena, ezkerraldean bakelitazko kirten-azalak dituena eta eskuinaldea pago-zurez konponduta dagoena; Astra 400, 9 mm parabellum bat, kargagailuekin eta zurezko kirtenekin, Eibarren (Gipuzkoa) egindakoa.

Eremu berean, 2015. urtean, basozain batzuek garai bereko metrailadore-kanoiak aurkitu zituzten ibai-ohean, 20 metro ibaian goiti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun