Josetxo Ezkurrak eta Endika Urrutiak buruz buruko erremonte txapelketarako azken txartela izanen dute jokoan

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 7a, 16:21

Endika Urrutia eta Josetxo Ezkurra buruz burukoaren aurkezpenean. Orain, elkarren artean txapelketan sartzeko azken txartela izanen dute jokoan.

Doneztebarrak Segurola menpean hartu du azken aurreko koxkan

Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Endika Urrutia saldiastarrak buruz buruko erremonte txapelketan sartzeko azken txartela jokoan izanen dute abuztuaren 8an, asteartea arratsaldean elkarren kontra Galarretan jokatuko duten partidan. Urriza, Barrenetxea IV.a eta Uterga izanen dute esperoan. Halere, larunbateko partida nagusian min hartu zuen Urrizak eta ikusi beharko da hobera egiten duen. Gaur egungo txapeldunak ezin izanen balu jokatu, beharbada biak, Ezkurra II.ak eta Endikak, jokatuko lukete.

 

Endikaren kontra jokatzeko eskubidea ematen zuen txartela jokoan izan zuten larunbatean Josetxo Ezkurrak eta Segurolak eta doneztebarra nagusi izan zen, 30-17. Ezkurrak hamar tanto egin zituen sakez eta bakarra Segurolak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun