Hain zuzen, Jokin Alkizalete gipuzkoarra izan zen bizkorrena (9:30). Berekin batera, Luis Mari Txapartegi gipuzkoarrak (9:59) eta Arabako Eloy Corcherok (19:14) lortu zuten finalera sailkatzea. Sei segundorengatik finaletik kanpo gelditu zen Eneko Saralegi leitzarra (10:20) eta bera bezala Zubietako Mikel Indakotxea (zazpigarren, 12:41) eta Beintza-Labaiengo Migel Angel Etxeberria (13:45).
Lehen kanporaketako sailkapena
1. Jokin Alkizalete (Asteasu, Gipuzkoa), 9:30
2. Luis Mari Txapartegi (Gipuzkoa), 9:59
3. Eloy Corchero (Araba), 10:14
4. Eneko Saralegi (Leitza, Nafarroa), 10:20
5. Julen Aranberri (Gipuzkoa), 10:59
6. Beñat Lekue (Bizkaia), 12:03
7. Mikel Indakotxea (Zubieta, Nafarroa), 12:41
8. Miguel Angel Etxeberria (Beintza-Labaien, Nafarroa), 13:45
9. Aitor Urteaga (Gipuzkoa), 14:37
10. Xabier Garcia (Bizkaia), 16:29
11. Daniel Lopez (Bizkaia), 16:37
12. Esteban Muñiz (Bizkaia), 17:13
13. Done Intxausti (Bizkaia), 17:57
Labaienen sailkatutako hiruak eta Lakuntzan abuztuaren 27an jokatuko den bigarren kanporaketan sailkatzen diren bertze hiruak ariko dira finalean. Lakuntzan 14 aizkolari espero dituzte, tartean Aresoko Asier Pellejero, Beintza-Labaiengo Jon Telletxea eta Zubietako Patxi Mindegia. Beraiekin batera, Iban Resano, Goizeder Beltza eta Iker Gorriti nafarrak, Arabako Iñaki Kintana, Juan Rodriguez eta Jon Rodriguez, Gipuzkoako Unai Otaegi, Urtzi Olasagasti, Jon Esnal eta Jon Arizmendi eta David Naredo bizkaitarra lehiatuko dira.