Iruritako talde batek hamabigarren aldiz jantziko du laxoako txapela

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 4a, 14:35

Irurita Migeleneko Xabi Barberena sakatzen. Iaz, finaleko jokalari onena izendatu zuten.

Irurita Miguelene eta Irurita Biek aurrez aurre izanen dira abuztuaren 5eko finalean Donezteben

Iruritako bi taldek, Biek eta Miguelenek, jokatuko dute aurtengo 38. laxoa txapelketako finala Doneztebeko Bear Zana plazan larunbatean, abuztuaren 5ean, 17:30ean hasita. Beraz, bai ala bai, hamabigarren aldiz txapela Iruritara joanen da.

 

Irurita Miguelene taldearekin, iazko txapeldunak, Xabier Barberena, Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Jagoba Ramos ariko dira. Irurita Biek taldearekin, Jorge Azkarate, Joseba Urtasun, Iñaki Etxandi eta Guillermo Etxenike ariko dira. 

Larunbat goizeko 11:30ean hirugarren posturako lehia izanen dute Doneztebe Apeztegia (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste,  Iban Santesteban eta Joseba Juanena) eta Arraioz Sagardia taldeek (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Jon Gamio eta Aritz Alunda).

Finalen ondotik sari banaketa eginen dute (txapelak eta trofeoak) eta 21:30ean afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun