Euskadiko hirugarren mailako aizkora txapelketako lehen kanporaketa Labaienen jokatuko dute abuztuaren 6an

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 4a, 12:06

13 aizkolari lehiatuko dira igande arratsaldeko 6etan herriko plazan 

Euskadiko hirugarren mailako aizkora txapelketako lehen kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 6an, igande arratsaldeko 6etan Labaiengo plazan. 13 aizkolari ariko dira lehian oraindik data eta lekua zehazturik ez duren finalerako hiru txartelen bila eta 54 ontzako lau enbor moztu beharko dituzte.

 

Beintza-Labaiengo Migel Angel Etxeberria, Zubietako Mikel Indakotxea eta Leitzako Eneko Saralegi izanen dira eskualdeko ordezkariak. Beraiekin batera, Arabako Eloy Corchero, Bizkaiko Beñat Lekue, Xabier Garcia, Done Intxausti, Daniel Lopez eta Esteban Muñiz eta Gipuzkoako Julen Aranberri, Aitor Urteaga, Jokin Alkizalete eta luis Mari Txapartegi lehiatuko dira.

Bigarren eta azken kanporaketa abuztuaren 28an Lakuntzan jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun