Beintza-Labaiengo bestak ospatuko dituzte abuztuaren 4tik 7ra

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 3a, 07:12

Aizkorak, nola ez, lekua izanen du aurten ere Beintza-Labaiengo bestetan.

Euskal Herriko 3. mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da igandean eta herri bazkari eta kantu zaharrekin akituko dituzte astelehenean 

Lau eguneko bestak antolatu dituzte Bein­tza-Labaienen. Beti bezala, ekitaldiak txandaka eginen dira, egun batean Labaienen eta hurren­goan Beintzan.

 

ORTZIRALEA, ABUZTUAK 4

(LABAIEN)

• 20:00etan altxaferoak, bestei hasiera emateko.

• Ondoren karrikarronda herriko trikitilariekin

• 21:00etan zopak, I­ttu­rrondo elkartean.

• Gauez  dantzaldia  DJ Txingudiren eskutik.

 

LARUNBATA, ABUZTUAK 5

(BEINTZA)

• Goizean karrikarronda herriko trikitilariekin.

• 11:30ean Mus Txapelketa.

• Goizez eta arratsaldez karts eta puzgarriak.

• 18:00etan pilota partidak Erreka pilota eskolako pilotariekin.

 • Arratsaldez eta gauez dantzaldia Trakets taldearekin.

 

IGANDEA, ABUZTUAK 6

(LABAIEN)

• Goizean karrikarronda Iturengo txistulariekin.

• 11:00etan Meza nagusia.

• Ondotik, herriko dantzariak eta Luntxa.

• 18:00etan Euskal Herriko 3. mailako aizkora kanporaketa.

• 21:00etan Tortilla eta postre lehiaketa.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Frantzisko soinulariarekin.

• Goizez eta arratsaldez puzgarriak.

 

ASTELEHENA, ABUZTUAK 7

(BEINTZA)

• Goizean karrikarronda Iturengo txistulariekin.

• 14:00etan:herri baz­ka­ria. Ondoren, Kantu zaharrak abestuko dituzte, Anjel Mari­ezkurrenaren eskutik.

• Bazkal ondoren, karri­karronda Iturengo txistulariekin.

•  Arratsaldez eta gauez azken dantzaldia Fran­tzisko soinulariarekin.

• 24:00etan "Gaixoa ni" bestak akitzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun