Aunitz eskuetan ekimenaren zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 2a, 07:35

Abuztuaren 20ra bitarteko epea izanen da saria eskuratzeko

Malerrekako Gure Esku Dago ekimenaren baitan sortutako Aunitz  Eskuetan taldeak egindako zozketaren zenbaki saridunak atera dituzte uztailaren 31n. Zenbaki horien jabeek abuztuaren 20ra bitarte izanen dute saria eskuratzeko. Saridunik agertuko ez balitz, ordezko zenbakiak jakinaraziko lirateke.

 

Lehenbiziko saria, Getariko Azkue hotel zoragarrian gau bateko egonaldia, 390 zenbakiari egokitu zaio.

Bigarren saria, Iturengo Altxunea jatetxean bi pertsonendako otordu bat, 157 zenbakiari.

Hirugarren saria, saski eder bat, 1.254 zenbakiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun