Gazteluko Santo Domingo bestak ospatuko dituzte abuztuaren 3tik 6ra

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 2a, 07:09

Plazako dantzaldian giro polita izaten dute Gazteluko Santo Domingo bestetan.

Larunbatean herri bazkaria eta igandean aizkora apustu mistoa jokatuko dute 

Lau eguneko Santo Domingo bestak antolatu dituzte aurten Gaztelun. Egun handiko meza eta partxis lehiaketaz gain, larunbatean herri bazkaria eta mariatxiak eta igandeko aizkora apustu mistoa dira ekitaldirik aipagarrienak.

 

ORTZEGUNA, ABUZTUAK 3

Bezpera

• Goizez eta arratsaldez puzgarriak.

• 20:00etan suziriak eta ondotik txistulariak herria alaitzen ibiliko dira.

• 21:00etan Zopak He­rriko Ostatuan.

 

ORTZIRALEA, ABUZTUAK 4

SANTO DOMINGO EGUNA

• 11:00etan kalejira txistulariekin.

• 12:00etan Meza Nagusia eta ondotik salda Herriko Ostatuan.

• 17:00etan partxis txapelketa eta ondotik txokolate jatea.

• 20:00etan dantzaldia Agerralderekin.

 

LARUNBATA, ABUZTUAK 5

• 09:00etan gosaria herriko plazan.

• 10:00etan kalejira he­rria alaitzeko.

• 14:00etan herri bazkaria plazan.

• Arratsaldez dantzaldia Agerralderekin.

• 00:30ean dantzaldia Txamukos mariatxi taldearekin.

 

IGANDEA, ABUZTUAK 6

• 10:00etan kalejira.

• 13:00etan aizkora apustua: Nerea So­ron­do eta Joxe Etxe­berria, Xanta Sousa eta Donato Larre­txea­ren kontra ariko dira.

• 17:00etan mus txapelketa Ostatuan.

• 20:00etan dantzaldia Agerralderekin. Ondotik, Gaixoa Ni bestak aki­tzeko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun