Garcés bi partida irabaztetik zetorren eta aurre egin zion Endikari, baina gaur gaurkoz buruz buru gehiago da Saldiaskoa. 7-1 eta 17-3 irabazten izan zen, baina Garcések bukaera arte borrokatu zuen. Eskaileraren hurrengo koxkan Aizpuru III.a izanen du esperoan Endikak.
Udako denboraldia Galarretan
Ohikoa denez, ortzegunetan eta larunbatetan ez ezik, asteartetan ere izanen dira erremonte jaialdiak Galarretan. Honela, abuztuaren 1ean, buruz burukoan sartzeko lehia izanen dute Ezkurra II.ak eta Azpirozek eta jaialdiko partida nagusian, Zeberio II.a eta Barrenetxea IV.a, Uterga eta Endikaren kontra ariko dira.
Buruz buruko Kutxabank txapelketa, berriz, abuztuaren 2an, eguerdiko 12etan aurkeztuko dute Galarreta Jai Alai pilotalekuan.