Oinezko bat hil da Donezteben auto batek harrapatuta

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 21a, 10:26

Foruzaingoak jakinarazi duenez, uztailaren 20an, 23:55ean gertatu da ezbeharra. 19 urteko gidari batek oinezko bat harrapatu du Donezteben, N121A errepidean Sunbillako gasolindetigik gertu. Hildakoa Torrelavegako 43 urteko gizonezko bat da. Gidaria onik atera zen. Foruzainak gertatutakoa ikertzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun